Flysch Trail 2017ko bideo-erreportajeak

Hemen ikus ditzakezue aurtengo lasterketari buruz ETBk eta Ocisportek (Teledeporte katerako) prestatu dituzten erreportajeak. Continue reading

Dani Garciak eta Eli Gordonek irabazi dute IX. Flysch Trail lasterketa

Dani Garcia andaluziarrak eta Eli Gordon kataluniarrak irabazi dute 2017ko Zumaia Flysch Trail mendi maratoia. Lehen zumaiarrak Mikel Etxeberria, Alberto Gorritiberea, Jonan Rodriguez eta Leire Baraibar izan dira. Maratoi erdian, Marc Trasserra eta Alizia Olazabal izan dira azkarrenak. Hemen kontsulta ditzakezue sailkapenak. Continue reading

Lasterketako sailkapenak

Lotura hauetan aurkituko dituzue 2017ko sailkapenak. Continue reading

IX. Zumaia Flysch Traileko argazki bilduma


Hemen ikus ditzakezue lasterketako hainbat argazki (600dik gora). Continue reading

Flysch Trailaren egitaraua

Igandean jokatuko da Flysch Trail lasterketa, baina aurrez ostiralean Juanito Oiarzabalen hitzaldia izango da. Hemen daukazue egitaraua zehaztuta: Continue reading

Melilla eta Euskadiko selekzioak bakarrik faltako dira Flysch Trailean

Espainiako autonomia arteko txapelketa jokatuko da, besteak beste, aurtengo Flysch Trail mendi lasterketak. Selekzio guztiak Zumaian izango dira, Melillakoa eta Euskadikoa izan ezik. Continue reading

Munduko txapeldunak Flysch Trailean izango dira

Parte hartze ezin hobea izango du aurtengo Flysch Trail lasterketak, bertan izango baitira, besteak beste, Maite Maiora eta Luis Alberto Hernando munduko txapeldunak.  Continue reading

Flysch Trailerako dortsalak agortu egin dira

Aurtengo Zumaia Flysch Trailerako dortsalak agortu egin dira, maratoirako zein maratoi erdirako. Guztira 700 korrikalari izango dira ekainaren 25ean Zumaiako irteeran.

Juanito Oiarzabal izango da aurtengo omendua

Urteroko ohiturari eutsiz, aurten ere goi mailako mendizale bat omenduko du lasterketak: Juanito Oiarzabal. Lasterketaren egunean omenaldia jasotzeaz gain, ekainaren 23an hitzaldia eskainiko du Aita Mari aretoan, 19:30ean. Continue reading

Espainiako Txapelketak jokatuko dira Zumaia Flysch Trail lasterketan, ekainaren 25ean

Espainiako bakarkako txapelketak, selekzio autonomikoetakoa eta itsuen ultra traila jokatuko dira ekainaren 25ean Zumaian, Flysch Trail lasterketaren bederatzigarren edizioaren barruan. Izen-ematea zabalik dago selekzioentzat eta itsuentzat (antolakuntzaren bitartez). Gainontzeko korrikalarientzat maiatzaren 2an irekiko da izen-ematea, kirolprobak.com webgunean. Estatuko proben artean sari onenak dauzkan lasterketa da Zumaiakoa. Continue reading