II Zumaia Flysch Gipuzkoako Eskalada Topaketa

Ekainaren 22an egingo da Zumaia Flysch Gipuzkoako Eskalada Topaketaren bigarren aldia, Gipuzkoako ikasleei eta parte hartu nahi duten haur guztiei zuzenduta. Continue reading

Apirilaren 15ean irekiko da I. Zumaia Flysch Nordic Walking proban izena emateko epea

Ipar martxak ere tartea izango du aurten lehen aldiz Zumaia Flysch Trailaren egitarauan. Gero eta gehiago dira kirol modalitate honetara zaletu direnak eta Zumaian ere aukera izango dute lehiatu eta inguruaz gozatzeko. Izena emateko epea astelehenean irekiko da, apirilaren 15ean. Continue reading

62 emakumek lortu dute dortsalerako eskubidea entrenamenduei esker

Azkenean 62 emakumek ziurtatu dute aurtengo Flysch Trail lasterketan parte hartzeko eskubidea, gutxienez bi entrenamendu saiotan parte hartu dutelako. Horien artean, gainera, 30 dortsal doan zozkatuko dituzte antolatzaileek. Continue reading

60 bat emakume ari dira parte hartzen entrenamenduetan

Emakumeen parte hartzea sustatzeko ekimenak arrakasta izan du. Dagoeneko 38 emakumek lortu dute Flysch Trailerako dortsala ziurtatzea bi entrenamendu saiotan parte hartuta, eta beste 21ek dute aukera apirilaren 7ko entrenamenduarekin.

Continue reading

Maiatzaren 6an zabalduko da izena emateko epea

Maiatzaren 6tik aurrera izango da Zumaia Flysch Trail mendi lasterketan izena emateko aukera. Aurrez, Espainiako Kopan parte hartuko duten klubek eta lasterketako antolatzaileak ZTR klubarekin prestatutako entrenamendu programan parte hartu duten emakumeek izango dute aukera. Izen ematea herrikrosa.eus webgunearen bidez egin behar da. Continue reading

Martxoaren 24an izango da hurrengo entrenamendua

Emakumeei zuzenduriko hurrengo entrenamendu saioa martxoaren 24an izango da. Orain arte egindako bi entrenamendu saioek arrakasta handia izan dute. Continue reading

Emakumeen parte-hartzea sustatzeko ekimena jarri du martxan Flysch Trailek

2018an Zumaia Flysch Traileko maratoia korritu zuten zazpi zumaiarrak.

Genero berdintasuna bultzatzeko ahalegin berezia egingo du aurten Zumaia Flysch Trail mendi lasterketak. Emakumeei zuzenduriko entrenamenduak antolatu ditu, eta parte hartzen dutenek dortsala izango dute ziurtatuta lasterketarako. Continue reading

Aspanogiko haurrak bisitatu dituzte Flysch Traileko kideek

Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren antolakuntzako kideak Donostiako Ospitalean izan dira Aspanogiko (Minbizia duten haurren gurasoen Gipuzkoako elkartea) lau haur bisitatzen.  Continue reading

Gutuna Fuenlabradatik

Marga Pina Palacin korrikalariaren gutun eder hau jaso dugu eta zuek guztiokin partekatzea erabaki dugu.  Continue reading

Jonathan Garciak gogoan izan ditu Alberto Zerain eta Flysch Traila Manasluko igoeran

Jonathan Garcia Barakaldoko mendigoizaleak Manasluko gailurrera (8.156 metro) igotzea lortu zuen joan den irailaren 27an. Bigarren zortzimilakoa du Garciak; lehena Annapurnan lortu zuen, 2017ko maiatzean, Alberto Zerainekin batera. Zoritxarrez, Zerainen azkena izan zen hura, handik hilabetera hil egin baitzen Nanga Parbaten. Garciak gogoan izan ditu Alberto Zerain eta Zumaiako Flysch Traileko lagunak Manasluko igoeran (azken Flysch Traileko omenduetako bat izan zen Garcia). Continue reading