Lasterketaren ibilbidea

Ikusi Flysch Trail ibilbidea mapa handiago batean

Izena ematea, herrikrossa.com webgunean

Probarako izena emateko epea zabalik dago jadanik. Herrikrossa.com webgunean egin behar da. Izena ematen duten lehen 400ek hartu ahal izango dute parte.

Probaren araudia ikusgai

Probari buruzko detaile guztiak araudian daude jasota.

Maiatzaren 18an zabalduko da izena emateko epea

Lasterketarako izena emateko epea maiatzaren 18tik uztailaren 21era egongo da zabalik. Webgune honetan bertan jarriko dugu formularioa. Federatuek 15 euro ordaindu beharko dituzte (Mendiko Federazioa), eta ez federatuek 20.

Uztailaren 26an, Zumaia Flysch Trail

Datorren uztailaren 26an Zumaia Flysch Trail mendi lasteketa jokatuko da estreinakoz, Zumaia eta Deba arteko itsaslabar ikusgarrietan. 27 kilometroko ibilbide zoragarrian, guztira 1.640 metroko desnibela gainditu beharko dute korrikalariek. Proba antolatzen den lehen aldia izanik ere, mendi lasterketen Euskadiko Koparako puntuagarria izango da. Gainera, biltzen den diru guztia Aspanovas elkartearentzat izango da, minbizia duten haurrei laguntzeko. Aurrerantzean joango gara probari buruzko informazioa zehazten. Oraingoz apuntatu zuen agendan: uztailaren 26an, Zumaia Flysch Trail. Ez zaizu damutuko!

Talaimendi

Probaren izena: Zumaia Flysch Trail
Data: uztailak 26
Lekua: Zumaia (Gipuzkoa)
Ordua: 10:00
Distantzia: 27 km
Desnibela: 1.640 m
Txapelketa: Euskadiko Kopa