Maiatzaren 18an zabalduko da izena emateko epea

Zumaiako II. Flysch Trail lasterketan parte hartzeko izen-emate epea maiatzaren 18an zabalduko da, uztailaren 5era arte. www.herrikrossa.com webgunean eman behar da izena. Federatuek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez federatuek 20. Beharrezkoa da diru-sarreraren ziurtagirian parte-hartzailearen izen-abizenak agertzea. Kutxa: 21010174120012312435

II. Zumaia Flysch Trailaren esku-orria

Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren bigarren edizioa uztailaren 11n jokatuko da, goizeko 10etatik aurrera. Iazko ibilbide berbera izango du, eta aurten ere Euskadiko Koparako puntuagarria izango da. Hala ere, aurten bada berrikuntzarik, 23 urtez azpikoen maila sortu baitute. Hauek 13 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute –maila nagusikoek 27 kilometro–. Probaren araudia, ibilbidea, desnibela eta jakin beharreko detaile guztiak albiste honi atxikitako pdf dokumentuan daukazue.

Triptikoa 2010

2009ko argazkiak

Joan den urteko lasterketako 600dik gora argazki aurkituko dituzue ondorengo loturan: flyschtrail2009. Distira Argazki Elkarteak egindako erreportaje zabala da. (Azaleko argazkia: Peio Romatet)

Flysh-Trail-110.jpg

I. Flysch Traileko sailkapen osoa

Hemen kontsulta dezakezue sailkapen osoa: zumaiaflyschtrail

Estreinaldi bikaina

garciaRaúl Garcíak eta Oihana Kortazarrek estreinatu dute Zumaia Flysch Trail  mendi lasterketaren palmaresa. Irteeratik goizeko hamarretan abiatu ziren 260 korrikalarietatik 216 izan ziren ibilbideko 27 kilometroak osatzeko gai. Eguzkiak ere ederki berotu zuen arren, parte-hartzaile gehien-gehienek prestakuntza maila bikaina erakutsi zuten. Raúl García Europako txapelduna zen probako izarrik handiena eta ez zuen huts egin. Hasieratik hanka egin zuen eta lasterketa buruan osatu zuen ibilbide osoa. Atzetik segika, Zuhaitz Ezpeleta eta Aitor Osa txirrindulari ohia izan zituen. Bi hauek bat egin zuten lasterketaren bigarren erdian eta elkarrekin iritsi ziren helmugara. Garcíak jarritako marka ez da nolanahikoa, gainera: 1.54:31. Hori izango da hurrengo kortazarurtean gainditu beharreko erronka. Emakumezkoetan berriz, Oihana Kortazarrek lasterketa bikaina egin zuen, eta Nerea Amilibia faboritoari gailendu zitzaion. Kortazarren denbora ere ez da nolanahikoa izan: 2.22:18. Zumaiarren artean Pedro Etxeberria izan zen lehen gizonezkoa, seigarren postuan (2.09:39); emakumezko onena, berriz, Leire Atxutegi izan zen, sailkapen nagusiko 117. postuan (2.53:15).

Raúl García: “Horrelako lasterketa gutxi daude”

Arrakastatsua izan da Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren lehen edizioa. Horren adierazlerik fidagarriena da korrikalariek beraiek egindako balorazioa behin 27 kilometroak osatuta. Askok goraipatu dituzte ibilbidearen edertasuna eta antolakuntza bikaina. Raúl García irabazleak ere bai: “Mendi lasterketa asko daude, baina horrelako ibilbide ederra gutxitan topa daiteke. Izan ere, mendi lasterketa izanik ere, ibilbide osoan itsasoaren ondo-ondotik zoaz korrika, eta sentsazio hori oso gustagarria da korrikalariarentzat. Eta bestalde, eskertzekoa izan da antolatzaileek egin duten ahalegina, ibilbide osoan baitzegoan antolakuntzako jendea”. Bosco Garitano, Iñigo Saenz, Jose Antonio Gorostola eta Fran Aizpuruak osatu dute antolakuntza taldea, eta atzo oso pozik zeuden lortutako emaitzarekin: “Badira gauza txiki batzuk hurrengorako aztertu behar direnak, baina bestela dela oso-oso ondo joan da, babesleek eta mundu hau ezagutzen dutenek zorionak eman dizkigute, eta denek nabarmendu dute lasterketa honek etorkizun bikaina duela, ibilbidea paregabea delako. Gure lana izango da urtero antolakuntza ere neurri berekoa izatea”.

(Argazkiak: Oliver Perez Amas)

260 korrikalari, Europako txapelduna tartean

Atzo gauerdian itxi zen izena emateko epea, eta 260 izango dira igandean lehen Zumaia Flysch Trail lasterketan parte hartuko duten korrikalariak. Antolatzaileen aurreikuspenak bete dira, horrenbestez. Izenen zerrendari erreparatuz gero, Raúl García nabarmendu behar da, joan den asteburuan Europako Txapelketa irabazi baitzuen Italian. Pribilegioa da Garcia igandean Zumaiako proban izatea. Baina ez da goi mailako korrikalari bakarra izango. Iazko Euskadiko eta Espainiako Kopako txapeldun Zuhaitz Ezpeleta ere irteeran izango da, Aizkorriko maratoian puntan ibili ziren beste dozena bat lagunekin batera. Emakumeen zerrendan Nerea Amilibia da izen aipagarriena, Zallako mendi maratoia irabazi berri baitu. Izenak alde batera utzita, zumaiarrak 25 izango dira. Animatu diren emakumeak berriz, 20.

Patxi Usobiagari omenaldia

usobiagaZumaia Flysch Trail lasterketak mendiarekin lotutako kirolari bat omenduko du urtero. Lehen edizio honetan, Munduko Txapelketa irabazi berri duen Patxi Usobiaga eskalatzaile eibartarrari egokitu zaio. Proba hasi aurretik aurreskua dantzatuko diote Usobiagari, eta Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalagarekin batera moztuko du probari hasiera emango dion zinta. Horrez gain, eskalatzaile gipuzkoarrak Keixeta eskultorearen garaikurra jasoko du. Merezimendu osoko omenaldia, inondik ere.

Raul Garcia eta Aitor Osa korrikalarien zerrendan

raulgarciaIa 150 dira jadanik parte hartzeko izena eman duten korrikalariak. Horien artean, Raul Garcia nabarmentzen da, Espainiako txapelduna eta Munduko txapeldunordea delako –argazkian–. Bestetik, Aitor Osa txirrindulari profesional ohiak ere parte hartuko duela iragarri du, duela pare bat aste, probarako entrenatzen ari zela, orkatila bihurritu zuen arren.

Garaikur berezia

GaraikurraZumaia Flysch Trail mendi lasterketako irabazleek –gizonezko eta emakumezko onenek– sari berezia eramango dute etxera: Keixetak egindako garaikurra. Artistak lasterketarentzat propio egindako brontzezko eskultura bat da, Algorri aldeko itsaslabarrak irudikatzen dituena. Serie mugatu bat egin dute, gainera. Beraz, ohiko koparen aldean, sari berezia eta baliotsua eramango dute bi irabazleek.

Ordubetez atzeratu da lasterketa hasiera

Lasterketa goizeko 9:00etan zen hastekoa, baina 10:00etara atzeratzea erabaki dute antolatzaileek.