NORDIC WALKING

I. Zumaia Flysch Nordic Walking

Noiz: ekainaren 22an, 10:30ean.
Distantzia: 11.200 metro. Itzuli labur bat (1.000 metro) eta 5.100 metroko bi itzuli.
Ibilbidea: Erabat urbanoa, asfalto gainean. zortzi mailako eskailera bat, aldaparen bat, baina gehiena ordekan.
Desnibela: Gehienezko altuera, 52 metro. 330 metroko aldapa bat dago, %8ko maldarekin, eta beste aldapa bat 50 metrokoa, %6ko maldarekin.
Irteera eta helmuga: Beheko plazan.

Informazio gehiago

-Edatekoa eta jatekoa egongo da Beheko plazan. Ibilbidearen erdian eta amaieran dago kokatuta, FEDMEren araudiak eskatzen duen bezala.

-Izen ematea apirilaren 15ean zabalduko da, herrikrosa.eus helbidean. 25 euro ordaindu behar dira. Dena den, egunean bertan ere eman daiteke izena, 30 euro ordainduta, 8:45etik 9:30era, kronometratzaileak irteeran duen mahaian. Laburbilduz:

Azken unean izena emateko eta dortsala jasotzeko: 8:45-9:30
Briefing, azken gogorazpenak                                                          10:00
Helmugara sartu eta materiala ikuskatzea                              10:15

-Federatu zein ez federatuek har dezakete parte, baina ez federatuak ez dira agertuko FEDME sailkapenean. Atzerriko federatuen kasuan, beraien herrialdeko federatu dokumentazioa aurkeztu beharko dute; bestela, ez federatu kontsideratuko dira.

-Gizonen eta emakumeen lehen hamar dortsalak FEDME rankineko lehen hamarrentzat gordeko dira, FEDME araudiak hala eskatuta. Irteeran ere postu onenak gordeko zaizkie.

-Parte-hartzaileei dortsalak eta poltsa ematen 17:30ean hasiko dira, Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan, eta 20:30ean amaituko dute. Probako egunean bertan ere jaso ahal izango da dortsala, hasi baino ordubete lehenago arte.

-Argibideak emateko Briefing saioa 20:00etan izango da eta amaitutakoan itzuli txiki bat emango dute ibilbideko leku esanguratsuenak ezagutzeko. Saioaren aurretik ere itzulitxo bat eman ahal izango da, baldin eta eskari nahikoa bada. .

-Parte-hartzaile guztiek jasoko dute poltsa bat, lasterketako lelodun elastikoarekin (Berdintasuna Lehentasuna / Igualdad de género) eta beste zenbait oparirekin.

-Stop and Go sistema erabiliko da penalizazioetarako. Gelditzeko gune bat jarriko da helmugatik 150 metrora. Pasoko bi kontrolgune jarriko dira ibilbidean zehar.

-Parte-hartzaile eta boluntario guztientzat asegurua kontratatu du antolaketa taldeak, edozein istripuren aurrean babestuta egoteko. 50 boluntariok egingo dute lan lasterketa aurrera atera dadin. Beheko plazan anbulantzia bat egongo da edozein larrialdiri aurre egiteko prest.

-FEDME araudiak zehazten dituen sailkapen guztiak ikusgai egongo dira Beheko plazan, eta FEDMEra bidaliko dira proba amaitutakoan. Araudiak jasotzen dituen guztiak izango dira, baina FEDME maila absolutukoak baino ez ditu aintzat hartuko FEDME rankinerako.

-FEDME araudiak ez du sari edo garaikurrik ziurtatzen bere araudian, bakarrik pribilegiozko postuak beste lasterketetako irteeratan. Antolatzaileen esku uzten du sariak eman edo ez. Hori jakinda, hauek dira I. Zumaia Flysch Nordic Walking Ranking FEDMEko antolatzaileek erabakitako sariak:

NW ABSOLUTUA ZUMAIA FLYSCH  HIRU LEHENAK GIZONAK ETA EMAKUMEAK

LEHENAK    300€, TXAPELA, GARAIKURRA ETA OPARIA

BIGARRENAK   200€, GARAIKURRA ETA OPARIA

HIRUGARRENAK     100€, GARAIKURRA ETA OPARIA

NW ABSOLUTUA ZUMAIA RANKING FEDME  3 LEHENAK GIZONAK ETA EMAKUMEAK, FEDME DIRENEK ARTEAN

LEHENAK    GARAIKURRA ETA OPARIA

BIGARRENAK  GARAIKURRA ETA OPARIA

HIRUGARRENAK     GARAIKURRA ETA OPARIA

NW ABSOLUTUA ZUMAIA GIPUZKOAKO LEHENAK 3 LEHENAK GIZONAK ETA EMAKUMEAK, gipuzkoarren artean

LEHENAK    GARAIKURRA ETA OPARIA

BIGARRENAK   GARAIKURRA ETA OPARIA

HIRUGARRENAK     GARAIKURRA ETA OPARIA

NW ABSOLUTO ZUMAIA ZUMAIAKO LEHENAK  LEHEN EMAKUMEA ETA GIZONA, zumaiarren artean

NEMESIO ITURMENDI LANDA ETXEA SARIA: asteburu pasa NEMESIO ITURMENDI LANDA ETXEAN, ostiralean sartu eta igandean irten. Egongela eta sukaldea erabiltzeko eskubidearekin, bina lagunentzako bi bono: lehen 15 emakumeen arteko emakume gazteenarentzat bono bat, eta lehen 15 gizonen arteko gizon gazteenarentzat beste bonoa.

IBILBIDEAREN MAPA

ARAUDIA

IZEN EMATEA

APARKALEKUAK