Kaixo denoi. Flysch Trailentzat oinarrizkoa den ekintza bat bete berri dugu. Aspanogiko gure haurrei alaitasun une batzuk eskaintzea izan da helburua. Ospitalean egon gara beraiekin jolasten eta barre algara batean. Buffeko lagunek emandako buff batzuk eta txapel batzuk oparitu dizkiegu, eta baita ere lasterketako buff batzuk. Eskerrak eman nahi dizkiogu Buffi.

Horrelako uneei esker sentitzen gara harro Flysch Traileko kide izateaz. Ospitalean lau izan gara, baina Flyscheko marea osoa ginen, zuek guztiok ere han, gurekin batera.

Besarkada bat denoi eta ESKERRIK ASKO.  Bosco GaritanoTxiki GorostolaFran AizpuruaBittor Olaizola