Hamargarren urteurrena beteko du lasterketak. Izena emateko epea maiatzaren 3an irekiko da. Nobedadeen artean, Euskal Herriko kadete mailako txapelketa.

Hauek dira hamargarren edizioko Flysch Traila osatuko duten lau lasterketak:

8:30ean, maratoia. Espainiako Kopako laugarren proba izango da (azken aurrekoa), eta Sky Runner National Series barruan egongo da, ISFrako puntuagarria. 42,230 kilometroko distantzia eta 2.250 metroko desnibel positiboa. 

8:40an, Itsuen lasterketa. Espaniako Ultra Txapelketa. 31,2 kilometroko distantzia eta 1.500 metroko desnibel positiboa.

8:50ean, kadetak. Euskal Herriko Txapelketa eta Espainiako Txapelketa. 14,140 kilometro eta 425 metroko desnibel positiboa. Euskal Herriko txapelketara zazpi lurraldeetako korrikalariak daude deituta.

9:00etan, Maratoi erdia. Proba herrikoia eta gazteen FEDME Txapelketa. 21,500 kilometro eta 750 metroko desnibel positiboa.

IZEN EMATEA:

Selekzioetako hautatzaileek apirilaren 3tik maiatzaren 2ra izango dute korrikalariak inskribatzeko tartea. Gainontzekoek, maiatzaren 3tik ekainaren 18ra izango dute aukera. Izen ematea kirolprobak.com webgunean egin behar da.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Zumaiako Lubaki kiroldegira: 943862021 / 629503369 

ESKALADA ETA ORIENTAZIOA

Lasterketaren bezperan, hilaren 23an, Gipuzkoako eskalada eta orientazio Topaketak egingo dira. Eskaladan, nahi duten ume guztiek har dezakete parte; orientazioko proban, gurasoren batek lagunduta egin beharko dute.