Espainiako autonomia arteko txapelketa jokatuko da, besteak beste, aurtengo Flysch Trail mendi lasterketak. Selekzio guztiak Zumaian izango dira, Melillakoa eta Euskadikoa izan ezik.

Euskadiko selekzioak aurten ez du ordezkaririk izango Zumaian, asteburu berean Grezian jokatuko den lasterketa batean parte hartuko baitu federazioaren erabakiz. Etxekoekin batera, Melillako korrikalariak izango dira huts egingo duten bakarrak. Dena den, euskaldunak ez dira faltako, hemen izango baita Nafarroako selekzioak, eta bakarka parte hartuko duten beste hamaika korrikalari.