IMG_5546 - Versión 2

Juanjo San Sebastian bilbotarra izango da aurtengo Flysch Trail lasterketako omendua. Lasterketak alpinismoaren eta mendiaren munduari eginiko ekarpena eskertu nahi dio horrela, baita pertsona gisa erakutsirikoa.

Alpinista gisa eginiko bidaien artean azpimarragarrienetakoak Peuterey-ko integrala Mont Blanc-en edo Eiger mendiaren Ipar Arpegia dira Europan.

Kontinente zaharretik kanpo ere asko ibili den gizona da. Eginikoetan azpimarragarrienak 80 eta 90.eko hamarkadetan Himalayara eta Karakorumera 15 espedizioak dira. K2 (ipar ezproietik) eta Amne Machen II mendiak igoak ditu, 1994an eta 2011ean urrenez urren.

K2ko espedizioa da ezagunena. Bertan San Sebastianek zortzi behatz galdu zituen bere lagun eta espedizioko kide Juan Antonio “Atxo” Apellaniz salbatu nahirik. “Atxo” jaitsieran atzean gelditu ostean San Sebastian bila itzuli zen kanpamendu basera eramateko nahiarekin, baina bidean bizia galdu zuen.

Mendi lerro handietan eginiko azken espedizioa neguan Laila Peak mendia igotzea izan zen 2013an, Pakistanen. Goia egin aurretik, 100 metroren faltan, amaitu zen.

Goi milako mendi ezagunez gain irteera asko egin ditu bost kontinenteetan zehar, Aconcaguan, Kilimanjaron, Yosemiteko ibarrean eta beste hainbat lekutan izateko aukera izan du.

Mendietatik haratago

Bere bizitza profesional luzean denerako astia eman dio. Goi-mendietako gidari prestaketarako Espainiako lehen eskolako zuzendari tekniko izan zen. Ikus-entzunezko munduan ere izan du isla bere lanak, 15 urtez “Al filo de lo imposible” programa ezagunarekin kolaboratu zuen. Hainbat dokumentalen gidoilari eta zuzendari ere izan da.

Egunkari eta aldizkari ugaritan utzi du bere arrastoa mendiaren inguruko artikulu desberdinak idatziz. Egun, ordea, hitzaldiak ematea da bere zeregin nagusietako bat. Gai nagusia egoera zailenetan lantzea beharrezko egiten diren baloreen ingurukoak dira. Zumaian ere izango da uztailaren batean “Bidaia” hitzaldiarekin.