flysch-111

Aurtengo Flysch Trail lasterketarako izen emate epea maiatzaren bian goizeko bederatzietan irekiko da bertan egon nahi duen ororentzat. Apirilaren lehenetik maiatzaren batera bitartean klubek dute bertan izen emateko aukera, Estatuko Mendi Taldeen Txapelketarako puntuagarria baita aurten lasterketa.

Gutxi gorabehera 200 partehartzailek izango dute lekua, aurretik izen ematen duten taldeen arabera. Bestalde herri lasterketarako (22,5 kilometro) epea ere batera irekiko da, hauen kasuan 250 leku egongo dira.

Izen ematea kirolprobak web orriaren bidez egin beharko da.