Oraindik hilabete eta erdi luzea gelditzen da lasterketarako, baina dagoeneko izena eman duten korrikalarien kopuruak neurri polita hartu du. 31,2 kilometroko proba luzerako 128 lagunek eman dute izena –gehienez 500 korrikalarik har dezakete parte–. Proba motzerako –15,2 kilometrokoa– 22 dira orain arte izena eman duten seniorrak, eta beste hiru kadete-juniorrak.

Gogoan izan www.herrikrossa.com webgunea erabili behar dela lasterketan izena emateko.