Mendizaletasunarekin eta eskaladarekin zerikusia duten goi mailako euskal kirolariak omentzea da lasterketaren helburuetako bat. Aurten Eneko eta Iker Pou anaiak izan dira aukeratuak, eskalada munduan lortu dituzten balentriengatik. Canal+ kateko Informe Robinson saioak egindako erreportaje honetan ederki bildu dute bi gasteiztar hauen ibilbidea.

Aurreko edizioetako omenduak: Patxi Usobiaga, Edurne Pasaban, Alex Txikon, Asier Izagirre, Edurne Bereziartu, Rikar Otegi, Pako Iriondo, Alberto Iñurrategi, Mikel Zabalza eta Juan Vallejo.