Aurtengo ibilbidean zenbait aldaketa egin dituzte antolatzaileek, lasterketa gogortze aldera. Izan ere, aurten kluben arteko Euskadiko Txapelketa jokatuko da bertan, eta Euskal Mendizale Federazioak zailtasuna areagotzeko eskatu du. Horrela, ibilbide nagusia 3,5 kilometro luzeagoa izango da (30,5km), eta desnibela eta 1.020 metrotik 1.370 metrora igoko da. Horri esker, probak 42ko koefizientea izango du (lehen 27koa zuen). Sub-23 eta juniorren ibilbidea 13,2 kilometrokoa izango da. Ibilbidean egindako aldaketa guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen sailarekin aztertu eta adostu dira.

Aldaketak

Orohar, ibilbideak asfalto gutxiago eta mendi bide gehiago izango ditu.Lasterketa hasieran, Parolerako joan etorri kendu da, eta hilerrirako igoera ere bai. Horren ordez, Ardantzatik zuzenean Santa Klarara igoko da. Elorriagara iristean, zelaiatik joan beharrean, eskuinera beherantz doan bidea hartu da (komunen paretik), muinoaren bestaldean berriro gora egin eta Arantza aldeko bidea hartzeko. Tarte hau joan etorrikoa izango da. Beste aldaketa Mendata pasa ondoren izango da. Txarturitik Sakoneta aldera zementuzko bidetik jaitsi beharrean, errepidea gurutzatuko dugu eta Sagarmina baserritik Astiko errepidera jaitsi eta Itziartik Errotaberrira doan bide hartuko dugu. Errotaberrira iritsi baino lehen, Uzkangarako bidegurutzea hartuko dugu, Sakonetarako jaitsiera hartzeko.

Lotura hauetan ikus ditzakezue ibilbidearen mapa eta detaileak. Deskargatzeko aukera ere baduzue.

Ikus ibilbide luzea (30,5km.)

Ikus ibilbide laburra (13,2km.)