Category Archive: Uncategorized

eka 27

Aitor Osa: “Azken urtea izango da seguruenez”

Zumaia Flysch Traila lasterketa berezia da Aitor Osarentzat. Etxe ondoan du ibilbidea, eta makina bat aldiz entrenatu da Sakoneta eta Mendata inguruko labar eta muinoetan. 2009an, debutaren urtean, hirugarren amaitu zuen; iaz bigarren izan zen. “Podiumeko postu bakarra falta zait, lehena, eta aurten lortzen saiatuko naiz”. Aurten garaipen batzuk lortu ditu dagoeneko, azkena Sopelako Kosta …

Continue reading »

eka 27

Azken dortsalak

Jadanik 483 korrikalarik eman dute izena eta beste 17 dortsal baino ez dira gelditzen. Izena eman nahi izanez gero: www.kirolprobak.com

eka 22

Lasterketaren hirugarren edizioa aurkeztu dute

III. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa aurkeztu dute gaur eguerdian, Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroan. Babesle eta erakundeetako ordezkariez gain, bertan izan dira Josune Bereziartu eta Rikar Otegi eskalatzaileak, Pako Iriondo Euskal Mendi Federazioko ohorezko presidentea, eta Oihana Kortazar, Aitor Osa eta Pedro Etxeberria korrikalariak. Antolatzaileek iragarri dutenez, aurtengo lasterketa are gogorragoa eta ikusgarria izango da, …

Continue reading »

eka 22

80 dortsal baino ez dira gelditzen

Aurreko bi urteetako korrikalari kopurua nabarmen gaindituko da aurten, jadanik 420 baitira izena eman dutenak. Kontuan izan antolatzaileek 500 korrikalari onartuko dituztela gehienez. Beraz, 80 dortsal baino ez dira gelditzen. Parte hartzeko asmoa duzuenok kirolprobak.com webgunean eman behar duzue izena, uztailaren 5a baino lehen.

eka 22

Goi mailako korrikalariak izango dira III. Zumaia Flysch Trailen

Aurreko bi urteetan bezala, aurten ere Raul Garcia Castan 2009ko Europako txapelduna Zzumaian izango da. Espainiarra izan da lehen bi edizioetako izar nagusia, eta bera izango da gainditu beharreko korrikalaria. Baina ez da kontuan hartu beharreko korrikalari bakarra izango. Hemen izango dira, besteak beste, Luis Alberto Hernando 2010eko Espainiako Kopako irabazlea eta Europako txapeldunordea,  Aitor …

Continue reading »

eka 21

Bereziartu, Otegi eta Iriondori omenaldia

Urtero mendiari lotutako kirolariak omentzea da antolatzaileen beste helburuetako bat. 2009an Patxi Usobiaga eskalatzaileak jaso zuen omenaldia; iaz Edurne Pasaban, Alex Txikon eta Asier Izagirreri egokitu zitzaien. Aurten berriz, Josune Bereziartu eta Rikar Otegi eskalatzaileek, eta Pako Iriondo Euskal Mendi Federazioko presidente ohiak jasoko dute omenaldia. Proba hasi aurretik ohorezko aurreskua dantzatuko zaie, zinta moztu …

Continue reading »

eka 04

III. Zumaia Flysch Trailaren aurkezpen-bideoa

Hemen daukazue aurtengo lasterketaren aurkezpen-bideoa. Antolatzaileek ibilbideari gehitutako zati berrien irudiak ikusiko dituzue, besteak beste.

api 27

informazio praktikoa aurkituko duzue lasterketaren araudian

II. Flysch Trailaren araudian aurkituko duzue jakin beharreko informazio praktiko guztia: ibilbidea, mailak, kontrol guneak, sariak, dortsalak, hornidura… Araudia11

api 14

III. Zumaia Flysch Trailerako izen-ematea zabalik

Uztailaren 10ean jokatuko da III. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa, eta apirilaren 15etik aurrera eman ahal izango da parte hartzeko izena, uztailaren 5era arte.Izen ematea internet bidez www.kirolprobrak.com webgunean egin behar da, edo bestela telefonoz Zumaiako turismo bulegora deituta: 943143396. Federatuek 17 euro ordaindu beharko dituzte eta ez federatuek 22. Kontuan izan gehienez 500 partehartzaile …

Continue reading »

uzt 13

Esker oharra

Antolaketa taldetik eskerrak eman nahi dizkiegu II. Zumaia Flysch Trailen lagundu duten erakunde, entitate, enpresa, merkatari, korrikalari eta bereziki 150 lagunetik gora osatutako Zumaiako boluntario taldeari. Eskertzekoak dira antolaketa lanetan jartzen duten ilusioa eta lasterketaren egunean Zumaiara etortzen diren korrikalari zein bisitariei egiten dieten harrera beroa. Eskerrak eman nahi dizkiegu Edurne Pasaban, Alex Txikon eta …

Continue reading »

Older posts «

» Newer posts