Category: Bideoak

Pou anaiak izango dira aurtengo omenduak

Mendizaletasunarekin eta eskaladarekin zerikusia duten goi mailako euskal kirolariak omentzea da lasterketaren helburuetako bat. Aurten Eneko eta Iker Pou anaiak izan dira aukeratuak, eskalada munduan lortu dituzten balentriengatik. Canal+ kateko Informe Robinson saioak egindako erreportaje honetan ederki bildu dute bi gasteiztar hauen ibilbidea.

Continue reading

Zumaia Flysch Trail 2012: bideo erreportajea

Hemen ikus dezakezue uztailaren 22an Zumaian jokatu zen IV. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren bideo erreportajea.

Ibilbidearen bideo aurkezpena

Datorren uztailaren 11n Zumaian jokatuko den Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren ibilbidea aurkezteko bideoa duzue hemen. Zumaiako eta Deba arteko kostaldeko itsaslabar ikusgarrietan jokatuko da proba. Aitor Osa txirrindulari ohiak azaldu dizkigu ibilbidearen ezaugarri aipagarrienak. Lotura honetan ikus dezakezue gaztelaniazko bertsioa, Iñigo Saenz de Arguedasen azalpenekin.