Category: Albisteak

Gaur orientazio eta eskalada topaketak, eta briefinga

Gaur arratsaldean haurrentzat orientazio eta eskalada topaketak egingo dira, 16:00etatik 19:00etara, Lubaki kiroldegitik abiatuta. Horrez gain, 19:00etan, lasterketari buruzko azalpen tekniko guztiak emango dituzte Maria eta Jose ikastetxean egingo den briefingean.

Gaur arratsaldean hasiko dira dortsalak banatzen

Gaur 17:00etatik 20:00etara jaso ahal izango dira dortsalak, Lubaki kiroldegian. Bihar goizean, 7:00etatik 8:15era egongo da irekita.

Omenaldi hunkigarria Alberto Zeraini

Alberto Zerain zenaren senideak, lagunak eta hainbat jarraitzaile bildu ziren atzo arratsaldean Maria eta Jose ikastetxean.

Continue reading

Dena prest X. Flysch Trail lasterketarako

Igandean jokatuko da X. Flysch Trail mendi lasterketa. Aurtengo edizioak lau lasterketa izango ditu, eta, omendu nagusia iaz Nanga Parbat mendian zendu zen Alberto Zerain mendizale gasteiztarra izango da. Hain zuzen, egun berean beteko da bere heriotzaren lehen urtemuga.

Continue reading

Jadanik izena eman daiteke Flysch Trail lasterketarako

Gaur goizean ireki da Zumaia Flysch Trail mendi lasterketan parte hartzeko izena emateko aukera, kirolprobak.com webgunean. Maratoirako, maratoi erdirako eta gazteen probarako eman daiteke izena. Lehenbailehen egitea gomendatzen da, dortsalak nahikoa azkar ari dira agortzen eta.

Aldaketak proben ordutegian

Aldaketak egin ditugu aurtengo Flsych Traileko zenbait lasterketen ordutegietan. Horrela gelditzen da aurtengo egitaraua:

Continue reading

Aspanogiko haurrekin izan gara

Kaixo denoi. Flysch Trailentzat oinarrizkoa den ekintza bat bete berri dugu. Aspanogiko gure haurrei alaitasun une batzuk eskaintzea izan da helburua. Ospitalean egon gara beraiekin jolasten eta barre algara batean. Buffeko lagunek emandako buff batzuk eta txapel batzuk oparitu dizkiegu, eta baita ere lasterketako buff batzuk. Eskerrak eman nahi dizkiogu Buffi. Horrelako uneei esker sentitzen …

Continue reading

Bederatzigarren edizioa arrakastatsua izan da

Flysch Trailaren bederatzigarren aldiaren balorazio oso ona egin du talde antolatzaileak, eta datorrenerako –hamargarrena izango da–, lau helburu jarri ditu.

Continue reading

Dani Garciak eta Eli Gordonek irabazi dute IX. Flysch Trail lasterketa

Dani Garcia andaluziarrak eta Eli Gordon kataluniarrak irabazi dute 2017ko Zumaia Flysch Trail mendi maratoia. Lehen zumaiarrak Mikel Etxeberria, Alberto Gorritiberea, Jonan Rodriguez eta Leire Baraibar izan dira. Maratoi erdian, Marc Trasserra eta Alizia Olazabal izan dira azkarrenak. Hemen kontsulta ditzakezue sailkapenak.

Continue reading

Flysch Trailaren egitaraua

Igandean jokatuko da Flysch Trail lasterketa, baina aurrez ostiralean Juanito Oiarzabalen hitzaldia izango da. Hemen daukazue egitaraua zehaztuta:

Continue reading