Category: Albisteak

Patxi Usobiagari omenaldia

Zumaia Flysch Trail lasterketak mendiarekin lotutako kirolari bat omenduko du urtero. Lehen edizio honetan, Munduko Txapelketa irabazi berri duen Patxi Usobiaga eskalatzaile eibartarrari egokitu zaio. Proba hasi aurretik aurreskua dantzatuko diote Usobiagari, eta Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalagarekin batera moztuko du probari hasiera emango dion zinta. Horrez gain, eskalatzaile gipuzkoarrak Keixeta eskultorearen garaikurra jasoko du. Merezimendu …

Continue reading

Garaikur berezia

Zumaia Flysch Trail mendi lasterketako irabazleek –gizonezko eta emakumezko onenek– sari berezia eramango dute etxera: Keixetak egindako garaikurra. Artistak lasterketarentzat propio egindako brontzezko eskultura bat da, Algorri aldeko itsaslabarrak irudikatzen dituena. Serie mugatu bat egin dute, gainera. Beraz, ohiko koparen aldean, sari berezia eta baliotsua eramango dute bi irabazleek.

Uztailaren 26an, Zumaia Flysch Trail

Datorren uztailaren 26an Zumaia Flysch Trail mendi lasteketa jokatuko da estreinakoz, Zumaia eta Deba arteko itsaslabar ikusgarrietan. 27 kilometroko ibilbide zoragarrian, guztira 1.640 metroko desnibela gainditu beharko dute korrikalariek. Proba antolatzen den lehen aldia izanik ere, mendi lasterketen Euskadiko Koparako puntuagarria izango da. Gainera, biltzen den diru guztia Aspanovas elkartearentzat izango da, minbizia duten haurrei …

Continue reading