Most commented posts

  1. Izen emate epea — 6 comments

Author's posts

2018ko araudia eta ibilbideak

Dagoeneko eskura dauzkazue aurtengo araudia (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) eta lau ibilbideak.

Continue reading

Ekainaren 24an jokatuko da Flysch Trail lasterketa

Hamargarren urteurrena beteko du lasterketak. Izena emateko epea maiatzaren 3an irekiko da. Nobedadeen artean, Euskal Herriko kadete mailako txapelketa.

Continue reading

Aspanogiko haurrekin izan gara

Kaixo denoi. Flysch Trailentzat oinarrizkoa den ekintza bat bete berri dugu. Aspanogiko gure haurrei alaitasun une batzuk eskaintzea izan da helburua. Ospitalean egon gara beraiekin jolasten eta barre algara batean. Buffeko lagunek emandako buff batzuk eta txapel batzuk oparitu dizkiegu, eta baita ere lasterketako buff batzuk. Eskerrak eman nahi dizkiogu Buffi. Horrelako uneei esker sentitzen …

Continue reading

Urte berri on guztiei!

Flysch Trail mendi lasterketako talde guztiaren izenean urte hasiera on eta osasuntsu bat desiratzen dizuegu. Laster informatuko dizuegu 2017ko lasterketak ekarriko dituen berrikuntzen inguruan.

Mila esker eta datorren urtera arte

  Irailaren 22an egin zen urteko azken ekitaldia. Bertan zozketako irabazleei sariak emateaz gain, Aspanogi, Markelen Irria eta Hegoak Astinduz elkarteei laguntza ekonomikoaren  eskura ematea egin zen. Urteari amaiera emateko Flysch Trail lasterketak eskerrak eman nahi dizkie aurtengoan ere prestaketan parte hartu duten guztiei, beraiek  gabe baitzen posible izango. Urte osoan zehar lanean aritzen den …

Continue reading

Oihana Kortazar korrikalariak hitzaldi bat eskeiniko du uztailaren 26an

Aurtengo Flysch Traileko lasterketa amaitu den arren ekitaldiak aurrera doaz. Oihana Kortazarrek hitzaldi bat eskeiniko du  uztailaren 26an Aita Mari aretoan, Zumaian. Lorpen handiak dituen korrikalaria da elgetarra. Zumaiako mendi lasterketa oso ongi ezagutzen du, aurten hirugarren izan da eta hiru aldiz irabazia du. Hitzaldiak emakumeak kirol munduan izango ditu ardatz. Uztailaren 26an izango da arratsaldeko zazpietan “Emakumea eta …

Continue reading

Rifen sarituak

Aurtengo lasterketan ere zozketa izan dugu eta honakoak dira zenbaki irabazleak: 1. saria: 11256 Goiko Bodegoian banatua (ordezkoa: 15849) 2. saria: 5601 Zumea Elkartean banatua (ordezkoa; 11618) 3. saria: 13207 Markelen Irria erakundeak banatua (ordezkoa: 5790) Irabazleen artean bazaude Bosco Garitanorekin jar zaitezke harremanetan zure saria eskuratzeko, 609426700 telefono zenbakian. Zorionak irabazleei!

Izen handi asko izango dira aurtengo lasterketan

Aurtengo lasterketa Espainiako txapelketarako puntuagarria da maratoia. Estatuko probintzia desberdinetako 35 talde izango dira bertan. Guztira 333 korrikalari iritsiko dira beraiekin, 237 gizonezko eta 96 emakumezko.

Continue reading

Juanjo San Sebastiani omenaldia egingo zaio lasterketa egunean

Juanjo San Sebastian bilbotarra izango da aurtengo Flysch Trail lasterketako omendua. Lasterketak alpinismoaren eta mendiaren munduari eginiko ekarpena eskertu nahi dio horrela, baita pertsona gisa erakutsirikoa.

Continue reading

Aurtengo egitaraua

Goizeko zortziak eta hamarrean emango zaio hasiera lasterketa egunari, Juanjo San Sebastiani omenaldia eginez. Ondoren, besterik gabe zortzi t´erdietan maratoia irteteko ordua iritsiko da. Ordu erdi beranduago maratoi erdiko korrikalarien txanda iritsiko da. Eguerdiko ordu batak aldera ekingo zaio sari banaketari Beheko plazan. Bertara gerturatu direnak festa giroan jarraitzeko DJon-ekin musika izango da arratsaldeko sei …

Continue reading