Author's posts

Sebastian Alvaro: “Euskal mendizaletasun modernoa ezin da ulertu ‘Al filo’ saioa gabe”

Muturreko abenturari buruzko ‘Al filo de lo imposible’ telebista saioko zuzendaria izan zen 28 urtez. Uztailaren 5ean omenaldia egingo dio Flysch Trail mendi lasterketak.

Continue reading

Alzola Basque Water, lasterketarekin eta Aspanogirekin

Alzola Basque Water-ek ur-botilen bi palet emango dizkio Flysch Trail 2015 lasterketari, Zumaiako proban uraren kultura zabaltzeko eta Aspanogi elkarteari laguntzeko.

Continue reading

Aurtengo ekitaldien egitaraua

Zumaia Flysch Trail mendi lasterketako ekitaldien egitaraua daukazue hemen. Ostegunean egingo da lasterketaren  aurkezpena Algorri Interpretazio Zentroan (13:00etan):

Continue reading

Lasterketarako seinale berriak

Aurtengo lasterketarako seinale guztiak berritu dira. Lehen egurrezkoek eta paperezkoak ziren eta errazago hondatzen ziren. Aurtengoak metalezkoak eta prolipopilenozkoak izango dira.

Garaikur berriak izango dira aurten

Garaikur nagusia Keixetaren eskultura izango da aurten ere, baina gainerako sarituentzat garaikur berria diseinatu da aurten. Aurrekoetan bezala, labarren irudia izango da, baina aurten hiru dimentsiotan.

Continue reading

Aurten inoiz baino sari gehiago

Diru sariak nabarmen handitzeaz gain, beste hainbat sari banatuko ditu aurten lasterketak. Hemen kontsulta dezakezue zerrenda osoa:

Continue reading

Maratoia amaitzeko ordu muga luzatu da

Maratoia amaitzeko sei orduko muga aurreikusi zuen hasiera batean antolaketa taldeak, baina beste ordu erdiz luzatzea erabaki da, ibilbidearen gogortasuna kontuan hartuta.

Flysch Trailen laguntza saritu du Aspanogik

Aspanogi elkarteak (minbizia duten haurren gurasoen Gipuzkoako elkartea) beraiekin elkarlanean aritzen diren erakunde bat aukeratzen dute urtero, laguntza eskertu eta saritzeko. Aurten Zumaian Flysch Trail lasterketa aukeratu dute, sortu zenetik urtero erakutsi duelako Aspanogiri laguntzeko borondatea. Angel Uranga artistaren litografia bat jaso dute lasterketako antolatzaileek.