Mendiaren munduan nabarmendu diren euskal kirolariak omentzea da Zumaia Flysch Trail lasterketaren helburuetako bat. Zumaiako herriaren mirespena jaso dutenen zerrendan sona handiko kirolariak daude: Patxi Usobiaga (2009); Edurne Pasaban, Alex Txikon eta Asier Izagirre (2010); Josune Bereziartu, Rikar Otegi eta Pako Iriondo (2011).

2012rako, zerrenda horri oraindik ere distira handiagoa emango dioten hiru lagun aukeratu dituzte antolatzaileek: Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, munduko mendizalerik onenetakoak. Munduko mendi garaienetan hamaika gailur lortu eta gero, iaz beste balentria bat lortu zuten: Antartika mutur batetik bestera zeharkatzea.

Hiru mendizale hauei buruzko informazio gehiago.