V. Flysch Trail lasterketan parte hartu nahi duenak ez dezala gehiago itxaron izena emateko, dortsalak agortzen ari dira eta. Distantzia luzerako dagoeneko 449 lagunek eman dute izena (550 da muga), eta ibilbide motzerako berriz 126 dira animatu direnak (200ek har dezakete parte gehienez). Gogoratu herrikrossa.com webgunean eman behar dela izena.