Joan den ostegunean, maiatzaren 22an, aurkeztu zen Azpeitian Benantxio Irureta mendizalearen omenez egindako dokumentala. Proiektuari buruzko informazioa aurkituko duzue www.mendiaarnas.com webgunean, eta bideoan ikus dezakezue dokumentalaren trailerra. Irureta izango da aurten Flysch Trail lasterketaren omenduetako bat.