ar. 8 eka 2010
Raul Garcia Castan eta Blanca Serrano txapeldunak II. Zumaia Flysch Trail lasterketan hartuko dute parte
Posted by admin under Uncategorized
No Comments
Mendi lasterketetako Europako eta Espainiako txapeldun Raul Garcia Castan eta Espainiako txapeldun Blanca Serrano Zumaian izango dira uztailaren 11n Flysch Trail lasterketan parte hartzeko. Astebetera Munduko Txapelketa jokatuko dute Italian, baina Zumaiako proba ez dute galdu nahi izan. Garcia Castanek iaztik ezagutzen du lasterketa –berak irabazi zuen–, eta oso oroitzapen onak dituela adierazi digu: “Lasterketa askotan hartu dut parte, baina kirolari eta pertsona bezala inoiz ez naute Zzumaian bezain ongi tratatu”. Blanca Serranorentzat lehen urtea izango da, eta emakumeen lasterketaren maila igotzen lagunduko du.

No Responses to “ Raul Garcia Castan eta Blanca Serrano txapeldunak II. Zumaia Flysch Trail lasterketan hartuko dute parte ”
Sorry, comments for this entry are closed at this time.