az. 22 uzt 2009
260 korrikalari, Europako txapelduna tartean
Posted by admin under Albisteak
No Comments
Atzo gauerdian itxi zen izena emateko epea, eta 260 izango dira igandean lehen Zumaia Flysch Trail lasterketan parte hartuko duten korrikalariak. Antolatzaileen aurreikuspenak bete dira, horrenbestez. Izenen zerrendari erreparatuz gero, Raúl García nabarmendu behar da, joan den asteburuan Europako Txapelketa irabazi baitzuen Italian. Pribilegioa da Garcia igandean Zumaiako proban izatea. Baina ez da goi mailako korrikalari bakarra izango. Iazko Euskadiko eta Espainiako Kopako txapeldun Zuhaitz Ezpeleta ere irteeran izango da, Aizkorriko maratoian puntan ibili ziren beste dozena bat lagunekin batera. Emakumeen zerrendan Nerea Amilibia da izen aipagarriena, Zallako mendi maratoia irabazi berri baitu. Izenak alde batera utzita, zumaiarrak 25 izango dira. Animatu diren emakumeak berriz, 20.

No Responses to “ 260 korrikalari, Europako txapelduna tartean ”
Sorry, comments for this entry are closed at this time.