Archive for maiatza, 2010

Datorren uztailaren 11n Zumaian jokatuko den Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren ibilbidea aurkezteko bideoa duzue hemen. Zumaiako eta Deba arteko kostaldeko itsaslabar ikusgarrietan jokatuko da proba. Aitor Osa txirrindulari ohiak azaldu dizkigu ibilbidearen ezaugarri aipagarrienak. Lotura honetan ikus dezakezue gaztelaniazko bertsioa, Iñigo Saenz de Arguedasen azalpenekin.

Zumaiako II. Flysch Trail lasterketan parte hartzeko izen-emate epea maiatzaren 18an zabalduko da, uztailaren 5era arte. www.herrikrossa.com webgunean eman behar da izena. Federatuek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez federatuek 20. Beharrezkoa da diru-sarreraren ziurtagirian parte-hartzailearen izen-abizenak agertzea. Kutxa: 21010174120012312435

Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren bigarren edizioa uztailaren 11n jokatuko da, goizeko 10etatik aurrera. Iazko ibilbide berbera izango du, eta aurten ere Euskadiko Koparako puntuagarria izango da. Hala ere, aurten bada berrikuntzarik, 23 urtez azpikoen maila sortu baitute. Hauek 13 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute –maila nagusikoek 27 kilometro–. Probaren araudia, ibilbidea, desnibela eta jakin beharreko detaile guztiak albiste honi atxikitako pdf dokumentuan daukazue.

Triptikoa 2010

Joan den urteko lasterketako 600dik gora argazki aurkituko dituzue ondorengo loturan: flyschtrail2009. Distira Argazki Elkarteak egindako erreportaje zabala da. (Azaleko argazkia: Peio Romatet)

Flysh-Trail-110.jpg