al. 27 uzt 2009
I. Flysch Traileko sailkapen osoa
Posted by admin under Albisteak
No Comments
Hemen kontsulta dezakezue sailkapen osoa: zumaiaflyschtrail
al. 27 uzt 2009
Posted by admin under Albisteak
No Comments
Hemen kontsulta dezakezue sailkapen osoa: zumaiaflyschtrail
al. 27 uzt 2009
Posted by admin under Uncategorized
No Comments
Raúl Garcíak eta Oihana Kortazarrek estreinatu dute Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren palmaresa. Irteeratik goizeko hamarretan abiatu ziren 260 korrikalarietatik 216 izan ziren ibilbideko 27 kilometroak osatzeko gai. Eguzkiak ere ederki berotu zuen arren, parte-hartzaile gehien-gehienek prestakuntza maila bikaina erakutsi zuten. Raúl García Europako txapelduna zen probako izarrik handiena eta ez zuen huts egin. Hasieratik hanka egin zuen eta lasterketa buruan osatu zuen ibilbide osoa. Atzetik segika, Zuhaitz Ezpeleta eta Aitor Osa txirrindulari ohia izan zituen. Bi hauek bat egin zuten lasterketaren bigarren erdian eta elkarrekin iritsi ziren helmugara. Garcíak jarritako marka ez da nolanahikoa, gainera: 1.54:31. Hori izango da hurrengo
urtean gainditu beharreko erronka. Emakumezkoetan berriz, Oihana Kortazarrek lasterketa bikaina egin zuen, eta Nerea Amilibia faboritoari gailendu zitzaion. Kortazarren denbora ere ez da nolanahikoa izan: 2.22:18. Zumaiarren artean Pedro Etxeberria izan zen lehen gizonezkoa, seigarren postuan (2.09:39); emakumezko onena, berriz, Leire Atxutegi izan zen, sailkapen nagusiko 117. postuan (2.53:15).
Raúl García: “Horrelako lasterketa gutxi daude”
Arrakastatsua izan da Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren lehen edizioa. Horren adierazlerik fidagarriena da korrikalariek beraiek egindako balorazioa behin 27 kilometroak osatuta. Askok goraipatu dituzte ibilbidearen edertasuna eta antolakuntza bikaina. Raúl García irabazleak ere bai: “Mendi lasterketa asko daude, baina horrelako ibilbide ederra gutxitan topa daiteke. Izan ere, mendi lasterketa izanik ere, ibilbide osoan itsasoaren ondo-ondotik zoaz korrika, eta sentsazio hori oso gustagarria da korrikalariarentzat. Eta bestalde, eskertzekoa izan da antolatzaileek egin duten ahalegina, ibilbide osoan baitzegoan antolakuntzako jendea”. Bosco Garitano, Iñigo Saenz, Jose Antonio Gorostola eta Fran Aizpuruak osatu dute antolakuntza taldea, eta atzo oso pozik zeuden lortutako emaitzarekin: “Badira gauza txiki batzuk hurrengorako aztertu behar direnak, baina bestela dela oso-oso ondo joan da, babesleek eta mundu hau ezagutzen dutenek zorionak eman dizkigute, eta denek nabarmendu dute lasterketa honek etorkizun bikaina duela, ibilbidea paregabea delako. Gure lana izango da urtero antolakuntza ere neurri berekoa izatea”.
(Argazkiak: Oliver Perez Amas)
az. 22 uzt 2009
Posted by admin under Albisteak
No Comments
Atzo gauerdian itxi zen izena emateko epea, eta 260 izango dira igandean lehen Zumaia Flysch Trail lasterketan parte hartuko duten korrikalariak. Antolatzaileen aurreikuspenak bete dira, horrenbestez. Izenen zerrendari erreparatuz gero, Raúl García nabarmendu behar da, joan den asteburuan Europako Txapelketa irabazi baitzuen Italian. Pribilegioa da Garcia igandean Zumaiako proban izatea. Baina ez da goi mailako korrikalari bakarra izango. Iazko Euskadiko eta Espainiako Kopako txapeldun Zuhaitz Ezpeleta ere irteeran izango da, Aizkorriko maratoian puntan ibili ziren beste dozena bat lagunekin batera. Emakumeen zerrendan Nerea Amilibia da izen aipagarriena, Zallako mendi maratoia irabazi berri baitu. Izenak alde batera utzita, zumaiarrak 25 izango dira. Animatu diren emakumeak berriz, 20.
az. 15 uzt 2009
Posted by admin under Albisteak
No Comments
Zumaia Flysch Trail lasterketak mendiarekin lotutako kirolari bat omenduko du urtero. Lehen edizio honetan, Munduko Txapelketa irabazi berri duen Patxi Usobiaga eskalatzaile eibartarrari egokitu zaio. Proba hasi aurretik aurreskua dantzatuko diote Usobiagari, eta Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalagarekin batera moztuko du probari hasiera emango dion zinta. Horrez gain, eskalatzaile gipuzkoarrak Keixeta eskultorearen garaikurra jasoko du. Merezimendu osoko omenaldia, inondik ere.
al. 13 uzt 2009
Posted by admin under Uncategorized
No Comments
Ia 150 dira jadanik parte hartzeko izena eman duten korrikalariak. Horien artean, Raul Garcia nabarmentzen da, Espainiako txapelduna eta Munduko txapeldunordea delako –argazkian–. Bestetik, Aitor Osa txirrindulari profesional ohiak ere parte hartuko duela iragarri du, duela pare bat aste, probarako entrenatzen ari zela, orkatila bihurritu zuen arren.
al. 13 uzt 2009
Posted by admin under Albisteak
No Comments
Zumaia Flysch Trail mendi lasterketako irabazleek –gizonezko eta emakumezko onenek– sari berezia eramango dute etxera: Keixetak egindako garaikurra. Artistak lasterketarentzat propio egindako brontzezko eskultura bat da, Algorri aldeko itsaslabarrak irudikatzen dituena. Serie mugatu bat egin dute, gainera. Beraz, ohiko koparen aldean, sari berezia eta baliotsua eramango dute bi irabazleek.