Ekainaren 22an jokatuko da II Zumaia Flysch Orientazio Txapelketa, 16:00etatik aurrera.

Distantzia ezberdineko hiru ibilbide prestatu dira: gorria luzeena, laranja tartekoa eta horia motzena. Parte hartzeko izena irteeran bertan emango da, eta bost euro ordainduko dira parte hartzaile bakoitzeko; familiek ere bosna euro ordainduko dute. Diru horrekin istripuetarako asegurua ordainduko da.

Anbulantzia bat izango dugu Beheko plazan proban gerta daitekeen edozein istripuri erantzun ahal izateko. Podiumak egongo dira kategoria absolutuan (16-39 urte artekoak) eta beteranoan (40tik gora), lehen gizon eta lehen emakumeari, hiru ibilbideetan. Ibilbide horian, lehen familiak ere saria jasoko du; baita lehen familia zumaiarrak ere. Sari banaketa 19:00etan egingo da, Global Podiumen kamioian, Beheko plazan.