Banatu dira aurtengo Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren harira egindako zozketetako sariak. Markelen Irria, Aspanogi eta SOS Himalaya elkarteetako kideak izan ziren Erribera kalean egin zen sari-banaketa ekitaldian.

Lehen saria (bost eguneko itsas bidaia Mediterraneoan eta egun bateko egonaldia Tarragonan) Justa tabernak irabazi du, bigarren saria (asteburu bat Aranburu landa turismo etxean eta lau bainu Zelai talasoterapian) Arkaitz Romanellik, eta hirugarren saria (lau bainu Zelai talasoterapian eta lau bazkari Elgoibarko Txarriduna hotelean) Itxas-Gain elkarteak.