Lasterketa eguneko egitaraua

Hemen kontsulta dezakezue lasterketa eguneko egitaraua:

Ekainak 24, igandea:

8:00etan, omenaldia bertsolari eta dantzariekin, Romano, Nives, Jonathan eta Zerain familiari. Oroigarriak banatuko zaizkie. Segidan, omenaldia Benito Lekuona Zeberio korrikalari beteranoari.

8:30ean, Maratoiaren irteera. 300 korrikalari. 42,2 kilometro eta 2.250 metroko desnibel positiboa.

-Espainiako FEDME Kopako laugarren eta azkenaurreko proba senior, promesa, eta A eta B beteranoentzat.

-Sky Runner National Series, Espainia, Andorra eta Portugaleko Txapelketa, ISF Munduko Sailkapenerako puntuagarria.

8:45ean, maratoi erdia. 300 korrikalari. 21,5 kilometroko distantzia eta 750 metroko desnibel positiboa.

-Zumaia Flysch Trail lasterketa herrikoia.

-Espainiako FEDME Kopako laugarren proba junior mailan.

8:50ean, Itsuentzako lasterketa. 15 korrikalari. 31,2 kilometroko distantzia eta 1.500 metroko desnibel positiboa.

-Espainiako II. Ultra Trail Txapelketa, Zumaia Flysch Trail- Coca Cola Sari Nagusia.

9:15ean, 15,16 eta 17 urteko kadeteak. 85 korrikalari. 14,14 kilometro eta 425 metroko desnibel positiboa.

-Espainiako FEDME Kopako laugarren proba kadeteentzat.

I Zumaia Flysch Trail 7 Probintzien (Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherea) Kadeteen Txapelketa.

12.30ean, PODIUMa kategoria guztientzat.

18.00etan, Musika kofradiako plazan.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.