Salomonek eta Zumaia Flysch Trailek Salomon Sense Ride zapatilak probatzera eta gozatzera gonbidatzen zaituzte. Zirkuitu berezi bat prestatu dugu Zumaia Flysch Trailaren ibilbidean. Itziarko santutegian egongo gara zuren zain, ekainaren 9an, 11:00etan.

Aditu talde baten laguntzarekin, korrikalari guztientzat egokia den ibilbide berezia ezagutzeko aukera izango dugu. Lasterketako puntu garrantzitsuenetako batzuk ezagutzeko aukera bikaina izango da.

Gure helburua da zuei laguntzea, mendiko lasterketetako teknika eta ezagutza hobetzeko aukera izan dezazuen: biziago igotzen, azkarrago eta seguruago jaisten, makilen erabilera, aholkuak eta trikimailuak…

Korrikalariak, lagunak eta senideak, gonbidatuta zaudete. Izena emateko:

https://howtotrailrun.salomon.com/es/city/zumaia-gipuzkoa