Arg.: Igor Arriola

Irailaren 22an egin zen urteko azken ekitaldia. Bertan zozketako irabazleei sariak emateaz gain, Aspanogi, Markelen Irria eta Hegoak Astinduz elkarteei laguntza ekonomikoaren  eskura ematea egin zen.

Urteari amaiera emateko Flysch Trail lasterketak eskerrak eman nahi dizkie aurtengoan ere prestaketan parte hartu duten guztiei, beraiek  gabe baitzen posible izango.

Urte osoan zehar lanean aritzen den taldetxoari lasterketarako egun gutxira gehitzen den 50 lagun inguruko taldeari, kamiseta banaketa, dortsalen antolaketa, korrikalarientzako poltsen prestaketa eta beste hainbat kontuz arduratzen diren horiei.

Ezin ahaztu lasterketaren egunean ezinbesteko bihurtzen diren 335 boluntarioak. Muntaketan eta lasterketa jokoan dagoen bitartean beraien denbora hau posible egiteko erabiltzen dutenak. Guzti hauekin batera udalaren, aldundiaren eta ezinbesteko diren babesleen laguntza prestaketa lanek ekartzen dituzten gastuei aurre egiteko.

Urtetik urtera gora egiten du bertara hurbiltzen diren korrikalarien mailak. Eskaintzen duten ikuskizunak ere egiten du handi Flysch Trail-a, lasterketarik ez baita parte-hartzailerik gabe.

Azkenik, korrikalariei animoak ematera gerturatzen diren guztiei eskerrak. Paisaiak ez ezik bertako giroak egiten baitu Flysch Trail lasterketa berezia izatea.