Aurtengo egitaraua

Goizeko zortziak eta hamarrean emango zaio hasiera lasterketa egunari, Juanjo San Sebastiani omenaldia eginez. Ondoren, besterik gabe zortzi t´erdietan maratoia irteteko ordua iritsiko da. Ordu erdi beranduago maratoi erdiko korrikalarien txanda iritsiko da.

Eguerdiko ordu batak aldera ekingo zaio sari banaketari Beheko plazan. Bertara gerturatu direnak festa giroan jarraitzeko DJon-ekin musika izango da arratsaldeko sei t´erdietatik bederatzi t,erdietara.

Egun bertako ekitaldiez gain, aurkezpen ofiziala prentsaurreko batekin egingo da ekainaren 23an Talasoterapia Zelai hotelean.

Lasterketara begira jartzeko ere uztailaren 1ean Juanjo San Sebastian beraren hitzaldia izango da Aita Mari zinean, “Bidaia” izenburupean. Azkenik, bezperan, beste hitzaldi bat ospatuko da, mendi lasterketetan egin daitekeen oinetako minimalisten erabileraz. Ondoren, lasterketaren “Breafing” aurkezpena egingo da.

FlyschTrail_K-01

Leave a Reply

Your email address will not be published.