Kluben arteko Espainiako Txapelketa jokatuko da aurten

flysch-349Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren VIII. edizioa datorren uztailaren 3an jokatuko da. Joan den urtean bezala, aurten ere maratoiko distantzian jokatuko da, eta maratoi erdia ere egongo da korrikalari herrikoientzat eta gazteentzat. Aurten kluben arteko Espainiako Txapelketa jokatuko da, eta hauentzat apirilaren 1ean zabalduko da izena emateko epea.

Estatuko korrikalari onenak izango dira aurten Zumaia Flysch Trail lasterketan, kluben arteko Espainiako Txapelketa jokatzeko aukeratu baitute. Gizonezkoen 35 klub espero dira eta emakumezkoen zortzi, bakoitzak zortzi korrikalari ekartzeko aukera izango duelarik. Guztira, asteburuan Zumaiara 600 lagun inguru etorriko direla aurreikusi da.

Klubek apirilaren 1etik maiatzaren 1era izango dute proban izena emateko aukera. Gutxienez lau korrikalari ekarri beharko dituzte, eta gehienez zortzi. 350 dortsal gorde dira klubentzat. Federatu bakoitzeko 28 euro ordaindu beharko dira, eta ez federatuek 35.

Maiatzaren 2tik ekainaren 29ra zabalduko zaie izena emateko aukera gainontzeko interesatuei,maratoirako zein maratoi erdirako. 150 dortsal gorde dira maratoirako eta 200 maratoi erdirako. Ez federatuek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta federatuek 20.

Izen ematea www.kirolprobak.com webgunearen bidez egin behar da.

 

5 comments

Skip to comment form

    • Albert on 2016 apirila 1, ostirala at 16:57
    • Reply

    quedria informacion para ir a dormir gracias

    1. Las reservas de alojamiento se pueden tramitar a través de Eroski bidaiak Zumaia: https://www.viajeseroski.es/oficinas/agencia-viajes-eroski-zumaia

    • Olivia Peiró Sabater on 2016 apirila 4, astelehena at 13:09
    • Reply

    buenos días
    Me interesa inscribirme en la maraton Zumaia Flysch Trail pero no veo manera de inscribirme.
    Les agradecería mucho que me informaran de cómo debo hacerlo

    1. Las inscripciones, a través de la web http://www.kirolprobak.com. Para particulares se el plazo se abrirá el 1 de mayo.

  1. Las inscripciones, a través de la web http://www.kirolprobak.com. Para particulares se el plazo se abrirá el 1 de mayo.

Leave a Reply

Your email address will not be published.