Jul 13

Esker oharra

Antolaketa taldetik eskerrak eman nahi dizkiegu II. Zumaia Flysch Trailen lagundu duten erakunde, entitate, enpresa, merkatari, korrikalari eta bereziki 150 lagunetik gora osatutako Zumaiako boluntario taldeari. Eskertzekoak dira antolaketa lanetan jartzen duten ilusioa eta lasterketaren egunean Zumaiara etortzen diren korrikalari zein bisitariei egiten dieten harrera beroa. Eskerrak eman nahi dizkiegu Edurne Pasaban, Alex Txikon eta Asier Eizagirreri ere, gure lasterketan egoteagatik. Kirolari bezain pertsona bikainak direla erakutsi digute.

Hirugarren edizioan ari gara pentsatzen jadanik, eta agintzen dugu beste koska bat gora egingo dugula korrikalarien eta lagunduko diguten entitateen mailan. Eta batez ere, ahalegina egingo dugu Zumaiak eta boluntarioek erakutsi duten ilusioaren sua piztuta maten dadin. Dudarik gabe, Zumaiaren izena oso goian utzi dute.Desde la organización queremos agradecer su colaboración en la II Flysch Trail a instituciones, entidades, empresas y comercios, corredores que han participado en la prueba y sobre todo al  numeroso voluntariado de Zumaia, más de 150 personas. Es de agradecer la ilusión que ponen en la organización de la prueba y el trato que dan a corredores y todas las personas que se acercan a Zumaia este día. Agradecemos también la presencia en nuestra carrera a Edurne Pasaban, Alex Txikon y Asier Izagirre, que demostraron que son igual de grandes como deportistas y como personas.

Tenemos ya en mente la 3ª edición, que prometemos subirá un escalón más a nivel de calidad corredores que participen y entidades que nos ayuden. Y sobre todo mantener encendida la llama de ilusión que Zumaia y el voluntariado de la prueba han demostrado. Sin lugar a dudas han dejado el nombre de Zumaia en un alto  nivel.