Ostegunean itxiko da II. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketak izena emateko epea, eta jadanik 334 dira parte-hartzaileak. Kontuan hartuta gehienez 400 korrikalari onartuko direla, beste 66rentzat baino ez da gelditzen lekua. Beraz, parte hartzeko asmoa izanez gero, lehenbailehen izena ematea da onena, www.herrikrossa.com helbidean.