Antolaketa taldetik eskerrak eman nahi dizkiegu II. Zumaia Flysch Trailen lagundu duten erakunde, entitate, enpresa, merkatari, korrikalari eta bereziki 150 lagunetik gora osatutako Zumaiako boluntario taldeari. Eskertzekoak dira antolaketa lanetan jartzen duten ilusioa eta lasterketaren egunean Zumaiara etortzen diren korrikalari zein bisitariei egiten dieten harrera beroa. Eskerrak eman nahi dizkiegu Edurne Pasaban, Alex Txikon eta …
Yearly Archive: 2010
uzt 11
II. Zumaia Flysch Trailen argazki galeria
Hemen dituzue II Zumaia Flysch Trail lasterketako 800 argazki inguru. Argazki erreportaje hau Distira Argazki Elkarteko ondoko argazkilariek egin dute: Imanol Manterola, Oliver Perez, Joxe Etxabe, Idoia eta Leire Zearreta, Arnaitz Rubio Aprea, Peio Romatet, Marian Zubia eta Gorka Zabaleta.
uzt 11
Raul Garciak eta Ana Condek irabazi dute II Zumaia Flysch Trail, biek lasterketako marka eginez
Goi mailako mendi lasterketa jokatu da gaur Zumaian. Iazko estreinako edizioa bikaina izan bazen, aurten beste koska bat egin du gora Zumaia Flysch Trailek. Batetik, parte-hartzaile kopurua antolatzaileek jarritako 400eko mugatik oso gertu egon delako: 360. Bestetik, iazko markak ondu dituztelako ia kategoria guztietan. Gizonezkoen lasterketan Aitor Osa lanak eman dizkio Europako txapeldun Raul Garciari. …
uzt 09
360 korrikalarik eman dute izena
Atzo itxi zen II. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketan parte hartzeko izena emateko epea, eta 360 izango dira aurtengo korrikalariak, iaz baino 100 korrikalari gehiago.
uzt 06
66 dortsal baino ez dira gelditzen
Ostegunean itxiko da II. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketak izena emateko epea, eta jadanik 334 dira parte-hartzaileak. Kontuan hartuta gehienez 400 korrikalari onartuko direla, beste 66rentzat baino ez da gelditzen lekua. Beraz, parte hartzeko asmoa izanez gero, lehenbailehen izena ematea da onena, www.herrikrossa.com helbidean.
eka 30
II. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa
Uztailaren 11n jokatutako da Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren bigarren edizioa. Zumaia eta Deba arteko itsaslabar ikusgarrietan diseinatutako 27 kilometroko ibilbide gorabeheratsuan neurtuko dituzte indarrak korrikalariek. Joan den urteko esperientzia arrakastatsuaren bideari eusteko ahalegin berezia egin dute antolatzaileek, eta proba honek dituen lau helburu nagusietan sakontzea da aurtengo erronka. Kirol arloa Joan den urteko estreinako …
eka 21
Edurne Pasaban, Alex Txikon eta Asier Izagirre mendizaleak omenduko dituzte Zumaiako II. Flysch Trail lasterketan
Edurne Pasaban eta bere espedizio-kide izan diren Alex Txikon eta Asier Izagirre mendizaleak omenduko ditu aurten Zumaiako II. Flysch Mendi Lasterketak. Maiatzaren 17an Shisha Pagmara igo ondoren, munduko hamalau zortzimilakoak zapaltzen munduko bigarren emakumea izan da Edurne Pasaban mendizale tolosarra. Zeregin horretan azken igoeretan bidelagun izan ditu Alex Txikon eta Asier Izagirre mendizaleak, eta Zumaiako …
eka 08
Raul Garcia Castan eta Blanca Serrano txapeldunak II. Zumaia Flysch Trail lasterketan hartuko dute parte
Mendi lasterketetako Europako eta Espainiako txapeldun Raul Garcia Castan eta Espainiako txapeldun Blanca Serrano Zumaian izango dira uztailaren 11n Flysch Trail lasterketan parte hartzeko. Astebetera Munduko Txapelketa jokatuko dute Italian, baina Zumaiako proba ez dute galdu nahi izan. Garcia Castanek iaztik ezagutzen du lasterketa –berak irabazi zuen–, eta oso oroitzapen onak dituela adierazi digu: “Lasterketa …
mai 24
Ibilbidearen bideo aurkezpena
Datorren uztailaren 11n Zumaian jokatuko den Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren ibilbidea aurkezteko bideoa duzue hemen. Zumaiako eta Deba arteko kostaldeko itsaslabar ikusgarrietan jokatuko da proba. Aitor Osa txirrindulari ohiak azaldu dizkigu ibilbidearen ezaugarri aipagarrienak. Lotura honetan ikus dezakezue gaztelaniazko bertsioa, Iñigo Saenz de Arguedasen azalpenekin.
Azken iruzkinak / Comentarios más recientes